Category Archives: -Gizarteen antolamendu politikoa

EUSKAL KONTZERTU EKONOMIKOA ETA KUPOA

Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna   edo kontzertu ekonomikoa Espainiako Estatuaren  eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko zerga eta finantza harremanak antolatzen dituen baliabide juridikoa da,  foru erregimenaren  parte da.

Jakiteko zertan datzan gure Ogasun sistema, Euskadik zer ematen dion Estatu zentralari eta zenbat geratzen den Euskadin hurrengo linketan infografia oso interesgarriak dituzu. Bigarren infografian oso ondo eta argi azaltzen da zer den Kupoa, noiztik esistitzen den, nola banatzen den e.a.

Klikatu irudietan

 

 

 

 

 

Euskal sistema fiskala eta kupoak  Espainiako gainerako Autonomi Erkidegoetan mesfidantzak sortu ditu eta  noizbait entzun da pribilegioa dela. Beste momentu ezberdinetan Kataluniak eskatu du beraientzat ere sistema hau edukitzea.

Zure buruari egin beharko diozun galdera da, zergatik Euskadik du sistema hau? noizkoa da? zertan oinarrituta? bidezkoa izango zen beste Autonomi erkidegoek ere edukitzea? edota Euskadin eduki beharko zuen beste autonomien sistema bera? Zuk informazio jaso eta iritzia eratu.

Nahi baduzu ebaluazioaren nota igo hurrengo lana egin -dezakezu .Kontzertu ekonomikoa azalduz gain, kupoa zer den eta nola kalkulatzen den azal dezakezu.Kontzertu Ekonomikoaren historia ere egin dezakezu. Hurrengo dokumentuan linkak izango dituzu.

KONTZERTU EKONOMIKOREN LANA EGITEKO DOC.

 

Ez ahaztu lanak eraman beharko dituen baldintzak, horien koadernoan nahiz klasean eman dira.

GIZARTEEN ANTOLAKETA POLITIKOA ESKEMETAN

11. Gaiaren eskemak hurrengo PPT dokumentuan dituzu.

KONSTITUZIOA ETA AUZITEGI KONSTITUZIONALA

Ikusi dugu Konstituzioan Estatuaren antolamenduaz gain  hiritarren eskubideak eta betebeharrak ere biltzen direla. Eta, Auzitegi Konstituzionala zertarako balio du? Auzitegi honen betebeharra da konstituzioa  eta,  horrekin,  estatua eta hirritarren eskubideak ez direla urratzen.  Horrela ikus dezakezu hurrengo berrietan. Duela gutxi ikusi genuen nola Konstituzio Auzitegiak errefusatu zuen PP-k homosexualen ezkontzaren kontra egindako errekurtsoa. Eta gaur Euroa errezetagaitik atzera bota egin du ere.

GIZARTEEN ANTOLAMENDU POLITIKOA

Hasita daukagu gai hau. Oso interesgarria da baina, aldi berean, oso zaila hemen sartzen diren hainbeste kontzeptu gureganatzea.

Kurtso honetan ez dugu espero zuek guztiz, guztiz ondo jakitea edota bereiztea, baina bai ezaguna izatea eta datorren kurtsoan, Historia ikastean, ziur orduan bai primeran ulertuko dituzuela.

Jarraian PPT honetan hainbeste galderak dituzue, klasean egindakoak, eta haiei erantzunen bat saiatuko beharko duzue bilatzen.  Saia zaitez hau egiten eta klasean denon artean birpasatuko dugu.