AZTERKETARI BEGIRATZEN

2014-2015 Ikasturtea

 

EKAINEKO BIRPASA

Ekaineko birpasa  orokorra

 

3. EBALUAKETA

AZTERKETAREN ZUZENKETA   – 11. Gaia  (3.C eta 3.D)

AZTERKETA ZUZENDUTA   –  11. Gaia  (3.B)

 

11. Gaia “Gizarteen Antolamendu Politikoa”

Aholku orokorrak:

Mesedez, ondo behatu liburuak 260. orrialdean dakarren eskema, oso ondo dago  ikasi eta ulertu beharko dituzuen kontzeptuak  eta nola antolatzen diren ikusteko.

a. Argi eta ulergarri moduan idatzi. Honek badu zer ikusirik forma eta fondoarekin. Zure azalpenak ulergarriak eta zehatzak izan beharko dira gaiaren ardatzari eusten.

b. Zaindu ortografia eta izen propioak letra nagusiz idatzi.

c. Erantzunak ahalik eta osoen izan beharko dira. Sahiestu erantzun sinpleak.

d. Ondo irakurri galdera, galdera berean bi gauza galdetzen badira, biei erantzuna eman beharko diezu.

e.  Ondo ulertu eta azaltzen jakin beharko duzu berariazko hiztegia:

Estatua: gizarte  bat zuzentzen duten arauak ezarri edo inposatzeko ahalmena duten erakundeen multzoa da, lurralde jakin batean —muga argiekin, beraz— subiranotasuna duena, bai lurralde horren barrura begira eta bai kanpora (beste estatuekiko) begira.

Beste modu batean esanda: Bere mugen barruan lurralde eta populazio batek subiranotasun osoz duen erakunde multzoa bere bizitiza antolatzeko.

Nazioa (tradizio juridiko frantsesaren arabera, eta tradizio germaniarra edo erromantikoaren arabera) Blogean aurki dezakezu PPT batean.

Aginte politikoak

Zuzenbidezko estatua

-Herriaren burujabetasuna edo subiranotasuna

-Pluralismo politikoa edo aniztasun politikoa

-Gorteak

Erregimen Politikoa: Estatuaren Agintea nola lortzen  eta nola erabiltzen denarekin zerikusirik duen praktika politikoa. Agintea herriak aukeratzen badu eta legeak badira agintearen muga, orduan erregimena demokratikoa izango da. Baina agintea lortzen bada indarrez eta legea pertsonak edota talde txiki batek egiten badu, orduan erregimen totalitarioa izango da eta legeak ez ditu herritarren eskubideak bermatuko agintea mugaezina denez.

Konstituzioa : Estatuaren antolakuntza politikoa, Aginteen betekizunak eta betebeharrak eta hiritarren eskubide eta betebeharrak biltzen dituen Lege Nagusia. Honek esan nahi du gainerako legeria Lege horri egokitu beharko dela eta hori betetzen dela zaintzeko Auzitegi Konstituzionala dago.

Biltzar Legegilea: Legeak egitea, estatuko aurrekontuak onartzea eta horrez gain aginte betearazlea kontrolatzea betekizun nagusitzat dituen estatuko erakundea.

Autonomia-erkidegoa: Probintzia edo eskualde-nortasun historikoa duten probintziek osaturiko lurralde-entitatea da.

Autonomia Estatutua: Erkidego bakoitzeko gobernua arautzen duen funtsezko legea.

f. Gaia azaldu behar duzunean ez ahaztu Gidoia, beti jarri behar duzula. Gidoian azalduko diren ideiak ondo antolatuta agertu beharko dira.

g.  Testu bat baduzu anasilatzeko, arretaz irakurri, gauza aipagarrienak azpimarratu, eta galderak badaude testuak dionari logika eta ezagupenak erabiltzen erantzun ahalik eta osoen sinpletasunatik  ihes egiten.

h. Kontuz!! koadernoan edo txostenean badituzue galdera batzuk oso inportanteak direnak eta gehien bat erdixka edo ezer ez duzue erantzun, adibidez:

– Konstituzioak dioenean Espainia Zuzenbide-estatu sozial eta demokratikoa dela, zer esan nahi du?

Kasu honetan aztertu beharko duzue zer den zuzenbide-estatua? Diktadura bat esan daiteke zuzenbide-estatua dela? zergatik? argudiatu.

Modu berean aztertu behar da, zer esan nahi du estatu soziala? Akaso eduki beharko du zer edo zer hiritarren eskubide sozialekin? Osasuna, hezkuntza, lana, etxebizitza, e.a.?

Eta azkenik Zer esan nahi du edo zertan datza Estatu demokratikoa izatea? Hau erantzuteko argi eduki beharko duzu zein desberdintasun daude Erregimen Totalitario eta Demokratikoen artean. Badakizu zertan datzala bata eta bestea, oso erreza izango da erantzutea.

Begira ezazu arretaz hururengo Espainiar Estatuaren Konstituzioaren artikuluak, posiblea da azterketan horietako bat ager dadin:

 

HITZAURREA Aurkibidea

Nazio espainiarrak, justizia, askatasuna eta segurtasuna ezarri nahian eta bera osatzen dutenen onura sustatu nahian, bere subiranotasuna erabiliz, jakinarazten du bere borondatea:

Bizikidetasun demokratikoa bermatzeko, Konstituzio eta legeen barruan, ekonomia eta gizarte ordenaren arabera.

Zuzenbide Estatua finkatzeko, legearen nagusitasuna segurtatzen duena, herriaren borondatearen adierazgarritzat harturik.

Espainiar eta Espainiako herri guztiak babesteko, giza eskubideak, bakoitzaren kultura eta usadioak, hizkuntzak eta erakundeak gauzatzerakoan.

  •  Zergatik jartzen du herri guztiak eta ez, adibidez, nazio guztiak?) pentsa ezazu eta argudiatu.

ATARIKO TITULUA

  1. artikulua

1.- Espainia zuzenbide-estatu sozial eta demokratiko moduan eratzen da eta askatasuna, justizia, berdintasuna eta politika-aniztasuna defendatzen ditu, bere zuzenbide-antolamenduaren balio nagusitzat harturik.

2.- Nazio-subiranotasuna herri espainiarrak du, eta berarengandik datoz Estatuaren aginteak.

3.- Estatu espainiarraren politika era parlamentu-monarkia da.

2. artikulua

Konstituzioa Nazio espainiarraren banaezineko batasunean oinarritzen da, espainiar guztien aberri erkide eta zatiezina eta Espainia osatzen duten nazionalitate eta eskualdeen autonomiarako eskubidea eta haien guztien arteko elkartasuna onartu eta bermatzen ditu.

3. artikulua

1.- Gaztelania da Estatuko hizkuntza ofizial espainiarra. Espainiarrek oro gaztelania ezagutzeko betebeharra eta erabiltzeko eskubidea dute.

2.- Espainiako gainerako hizkuntzak ere ofizialak izango dira dagozkien autonomia erkidegoetan, haien estatutuen arabera.

3.- Espainiako hizkuntza ezberdinen aberastasuna kultura ondarea da eta ondare horrek begirune eta babes bereziak izango ditu.

  •  Hurrengo artikulua izango zen erregimen totalitario baten konstituzioan? Konstituzioa izatekotan, noski. Zergatik? Argudiatu.

 20. artikulua

1.- Honako eskubide hauek onartu eta babesten dira:

a) Pentsamendu, ideia eta iritziak, ahoz, idatziz edo beste era batera askatasunez adierazteko eta hedatzeko eskubidea.  (… )

c) Katedra-askatasuna.

d) Egiazko informazioa edozein hedabidetatik emateko edo jasotzeko eskubidea. Legeak arautuko ditu kontzientzia-klausula eta lanbide-sekreturako eskubideak, askatasun horien erabileran.

  26. artikulua

Administrazio zibil eta lanbide-elkarteen esparruan ohore-auzitegiak debekatzen dira.

27. artikulua

1.- Guztiek dute hezkuntzarako eskubidea. Irakaskuntza-askatasuna onartzen da.

2.- Hezkuntzak gisa nortasunaren erabateko garapena izango du helburu, bizikidetzarako printzipio demokratikoen eta oinarrizko eskubide eta askatasunen errespetu barruan

  • Hurrengoa zer da eskubide ala betebeharra? zergatik biltzen da konstituzioan? beharrezkoa da?

 31. artikulua

1.- Guztiek, bakoitzaren ahalmen ekonomikoaren arabera, herri-gastuaren euspenean lagunduko dute, berdintasun- eta gehikortasun-printzipioetan oinarrituriko zerga-egituraketa justu baten bitartez, eta horrek, inoiz ere, ez du konfiskatzeko aukerarik izango.

32. artikulua

1.- Gizonezkoak eta emakumezkoak, zuzenbide-berdintasun osoz, ezkontzeko eskubidea dute.

2.- Legeak arautuko ditu ezkontza erak, adina eta ezkontzeko gaitasuna, ezkontideen eskubide eta betebeharrak, banatze eta desegiteko zioak eta horien ondorioak.

47. artikulua

Espainiar guztiek etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea dute. Herri-aginteek beharrezko baldintzak sustatuko dituzte eta eskubide hori gauzatzeko behar diren arauak xedatuko dituzte, lurraren erabilera interes orokorraren arabera arautuz espekulazioa galarazteko.

HIRUGARREN KAPITULUA

Autonomia erkidegoez

143. artikulua

1.- Konstituzioaren 2. artikuluan onarturiko autonomiarako eskubidea gauzatzeko historia-, kultura- eta ekonomia-ezaugarri berak dituzten probintzia mugakideek, uharteek eta eskualde-nortasun historikoa duten probintziek euren autogobernua izan lezakete eta autonomia erkidegoetan osatu titulu honetan eta bakoitzaren estatutuetan aurreikusten denaren arabera.

2.- Autonomiarako jardunbidearen ekimena dagokie interesa duten diputazioei edota uharteen arteko dagokion erakundeari, eta udalen bi herenari, horien biztanleak probintzia edo uharte bakoitzeko hauteskunde-erroldaren, gutxienez, gehiengoa direnean. Baldintza horiek, edozein toki-erakunde interesdunek honetaz harturiko lehenengo akordiotik sei hilabetera bete behar dira.

3.- Ekimenak aurrera ez baldin badu egiten, ezin errepika daiteke bost urte pasa arte.

144. artikulua

1.- Gorte Nagusiek, lege organikoaren bidez, nazio-interesagatik, ahal izango dute:

a) Autonomia erkidego baten eratzea baimendu, horren lurraldea probintzia baino handiago ez denean eta 143. artikuluko 1. ataleko baldintzak ez dituenean betetzen.

b) Probintzia-antolaketan ez dauden lurraldeetarako autonomia estatutua baimendu edo, horrela denean, erabaki.

c) 143. artikuluko 2. atalak ezartzen duen toki-erakundeen ekimena ordeztu.

X. TITULUA

Konstituzio-aldatzeaz

166. artikulua

Konstituzioa aldatzeko ekimena, 87. artikuluko 1. eta 2. ataletan aurreikusitakoaren arabera, gauzatuko da.

167. artikulua

1.- Konstituzioa aldatzeko proiektuak Ganbara bakoitzeko bostetik hiruko gehiengoak onetsi behar ditu. Ez balego bien arteko akordiorik, hura lortzen saiatuko dira senatarik eta diputatuk osaturiko batzorde parekide baten bitartez eta horrek testu bat aurkeztuko du Kongresuan eta Senatuan bozkatzeko.

2.- Aurreko atalaren prozedura erabilita ez bada onespena lortzen eta testuak Senatuko erabateko gehiengoa alde duen bakoitzean, Kongresuak, bi hereneko gehiengoaz, aldatzea onets lezake.

3.- Aldatzea Gorte Nagusietan onetsiz gero, referendumera eramango da berretsia izateko, onespenetik hamabost egunera edozein Ganberatako hamarrenak eskatzen badu.

 

3. Ebaluaketa

 

7. GAIA INDUSTRIA.     AZTERKETARI BEGIRATZEN

 

8. GAIA.  HIRUGARREN SEKTOREKO JARDUERAK. AZTERKETARI BEGIRATZEN.

 

8. GAIA (zuzenduta)

 

 

 

2. Ebaluaketa

1. Sektorea  azterketa zuzenduta

 

Azterketari Begiratzen 6. Gaia

 

 

1. Ebaluaketa

EKONOMIA – II

 

 

NOTA IGOTZEKO BOLONDREZKO LANAK

EKONOMIA BIRPASA

 

DEFINIZIOAK

 

Ekonomia I zuzenketa

 

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s