Monthly Archives: martxoa 2015

LANAREN NAZIOARTEKO BANAKETA.

INDUSTRIA ESPAZIOAK

Industriek, gaur egun, ingurune zehatz batzuetan pilatzeko joera dute. Ingurune hauek bi motatakoak izan daitezke:

– Poligono industrialak

Parke teknologikoak  (definizioak)

-Parke zientifikoak    (helburuak)

Goiko linketan klikatzen lortuko duzu espazio horien ezaugarriak eta helburuak.

Industria inguruneak

 

 

LA ACTIVIDAD INDUSTRIAL Y SU EVOLUCIÓN

PARKE ZIENTIFIKOA, TEKNOLOGIKOA EDO IKERKETAKOA.

 

Parke zientifikoa, teknologikoa edo ikerketakoa, International Association of Science Parks (IASP)-ek dioen arabera, adituek kudeatutako espazioa non helbururik garrantzitsuena ikerketa eta ezagutzaren kultura sustatzea da. Ikerketa eta teknologia berriak sortzeaz gain ezagupenean oinarritutatko enpresen  konpetitibitatea handitzea.

Helburu hau lortzeko parke teknologikoek, I+G+B-ko beste erakundeekin, Unibertsitateen, enpresen eta merkatuen artean teknologia transferentzia  sustatu eta kudeatu behar dute. Korporazio berritzaileen sorrera sustatu behar dute eta kalitate handiko zerbitzuak eskaini.

Irudia

FORDISMOA VERSUS TOYOTISMOA

SAYER-ren arabera:

Aldi zaharrak  (70 hamarkada arte) Aldi modernoak (gaur egun)
Fordismoa Post-Fordismoa
Zurruntasuna: Sekulako lan-banaketa, produkzio desoreka. Malgua: Erantzun arinarako gaitasuna.
Standard-ekoizkin produkzioa. Sail txikien produkzioa.
Berariazko makinaria. (lan bakoitzarako makina bat). Produkzio sistema asko aldatzen bada makinaria aldatu beharko da. Askotariko makinaria  eta malgua. Makina birprograma daiteke jarduera ezberdinak egiteko.
“Badaezpada” fabrikatzen da. (Just in case). Momentu zehatzarako produzitzen da. (Just in Time).
Biltegi handiek gastu handiak  suposatzen dituzte:

·         Mugitu gabeko kapitala.

·         Behaketa.

·         Mantentzea.

Biltegi minimoa. Produzitu ahala salmenta lekura eramaten da.
Prestakuntza gabeko langileak, izugarrizko lan-banaketa. Balioanitzeko langile oso kualifikatuak, lan ezberdinak har ditzakete.
Montai-katea, lan-postu bat <-> langile bat. Sistemaren zurruntasuna. Langileak edozein lanpostua har dezake.
Kalitate kontrola produkzio katearen amaieran. Kalitate kontrola prozesu osoan zehar.
Goitik beherako lantegi erraldoiak:  produktu baten fase guztiak gauzatzen ditu. Goitik beherako desintegrazioa: produktuaren gauzatzean parte hartzen duten enpresen sareak.  Berdintasunezkoak edo nagusitasunezkoak (batek bere baldintzak jartzen baditu) izan daitezke.
Enpresa  globalak Industria eskualdeak

Irakurtzen jarraitu