Monthly Archives: urria 2014

LANAREN MUNDUA

Aldaketak lanaren munduan

TIK- (Informazio eta komunikazio teknologiak) –en agerpenak hainbeste aldaketak sortu ditu lan-merkatuan:

  1. Langileek ezagupen nahikoak eduki beharko dituzte lan postua ondo gauzatzeko.
  2. Etengabeko prestakuntza behartzen dute lanposturako egokitzapena ez galtzeko.
  3. Langileak egokitu behar dira lan baldintza aldakor horiei.
  4. TIK-ekin erlazionatuta dauden lanpostu berrial agertzen dira: produktu berrien garapenean, mantenimenduan, formakuntzan, e.a.
  5. Langileak eta lana bilatzeko baliabide berriak erabiltzen dira TIK-en bitartez.

 

Enpresen nazioartekotzea

Gero eta empresa gehiago ateratzen diría atzerrira produzitzeko nahiz merkatuak bilatzeko. Bere egoitzaz gain enpresek beste filialak irekitzen dituzte beste herrialdeetan. Bere langileak hara  joan behar dira eta gune berrietan beste hangoko langileak kontratatu. Hau dena dela eta hizkuntzak menperatzea ezinbesteko bihurtu da. Lan eta negozio munduan gehien erabiltzen den hizkuntza ingelesa da, baina  beste hizkuntza asko eskaria gero eta handiagoa dute: alemaniera, txinatarra, arabiera, besteak beste.torres-petronas

Geografia mugikortasuna beste errealitate bihurtu da, langileak prest egon beharko dira beste herrialdeetara joateko bere lanpostu gauzatzeko. Askotan enpresaren egoitzatik ingenieroak eta beste teknikoak joan beharko dira bertoko langileak prestatzeko.

Emakumea lan merkatuan gero eta gehiago sartzea.

Emakumeen presentzia gero eta handiagoa da lan-sektore guztietan. Tradizionalki osasungintzan eta hezkuntzan gehien bat izan dute garrantzia baina gero eta gehiago sartzen ari dira lan teknikoetan eta duela  gutxi arte gizonezkoen lana bakarrik konsideratzen ziren lanbideetan (hegazkin-pilotoak, itsasuntzien tripulanteak, ejerzitoan, ingenieritzako lanbideetan, e.a.)mujeringeniera

Soldatak ere eskaintza eta eskariaren arabera aldakorrak dira . 

Lan malgutasuna

Gaur egun oso arraroa da “bizitza osorako”  lana. Enpresek dituzten produkzio kantitateak oso aldakorrak izan daitezke eta horren arabera langileak kontratatzen dituzte  edota botatzen dituzte. Oso normala da Enpresa eta langileen artean banakako hitzarmen bat sinatzea, dokumentu horretan lan baldintzak islatuta geratzen dira, lanpostuaren iraupena ere.  Hori dela eta sindikatuek gaur egun,  empresario eta langileen arteko harremanak bideratzeko gero eta garrantzia gutxiago dute. Epetik gabeko kontratuak gero eta urriagoak dira behin behinekoak gehienak direnez-

stk166206rke

Lan mugikortasuna

Duela hamarkada batzuk normalena zen etxebizitzatik hurbil lana aurkitzea, gaur egun langileak geografía-mugikortasunarako erabilgarritasuna edukitzea oso beharrezkoa da.

Zenbat eta prestago izan lan postua edozein lekutan gauzatzeko hainbat eta lana aurkitzeko posibilítate gehiago izango du langileak.

Gaur egungo komunikabideek baimentzen dute egunean edo astebururo etxetik urruneko lanposturaino joatea., hegazkina astero edo egunero hartzen dutenak gero eta ugariagoak dira.

teletrabajo9

Etxetik egindako lana

Teknologia modernoei esker gero eta gehiago inposatzen ari da etxeko lana. Bestaldetik hainbat pertsonek bere enpresak sortzen dituzte eta enpresaren lekua etxean datza.

 

 

 

EREMU GEOEKONOMIKOAK

Sistema ekonomikoak

NEOLIBERALISMOA (Sistema kapitalista bazatia) versus ONGIZATE ESTATUA (Sozialdemokrazia)

XX. mendean 1929ko krisia dela eta. keynesianismo ideologia ekonomikoa zabaldu zen. Ideologia honen arabera Estatuak   parte hartu behar zuen ekonomian  merkatuan nahiz gizartean sor zitezkeen arazoak  zuzentzeko, ekonomia jarduera arautzeko ongizatea sortzen. Baina mende horren azken bi hamarkadetan, batez ere, sistema honen kontra ideologia neoliberala joan zen sustatzen eta zabaltzen. Ronal Reagan eta Margaret Thacher izan ziren bi defendatzaile nagusiak. Neoliberalismoak defendatzen du Estatuak ekonomian parte ez hartzea eta  Estatuaren tamaina txikitzea, horrela zergak murriz daitezken eta aldi berean  laguntza sozialak ere gutxitu beharko dira.

 

 

 Zer da gaur egun antisistema izatea?

GLOBALIZAZIOA

 

 

GLOBALIZAZIOAREN KONTRAKO MUGIMENDUAK

Klikatu irudietan

globalizacion neoliberal

antiglobalizacion