EKONOMIA, DIRUA, INFLAZIOA, AKZIOAK,….

Uf, zein gai zaila hasi garen! esango duzue seguraski. Zenbat kontzeptu berri eta ulergaitza. Honetaz telekomunikabideetan  etengabe entzuten da eta ia inoiz ulertzen da zer gertatzen den, ala badakite ekonomilariek krisi ekonomikoa hau konpontzen?

Ez izutu, krisia ez dugu konponduko, baina gauza batzuk oinarrizko moduan ulertu bai.

Klasean ematen diren azalpenak osatzeko, bila ezazu  hurrengo kontzeptuei buruzko informazio pixka bat eta, zure definizio-zerrenda joango zara egiten. Hau jakina baduzu askoz errezagoa izango zaizu gainerako gauzak ulertzea.

 * EKONOMIA. hitz  hau “bestia negra” da. Badakigu zuentzat ekonomia dirua dela baina, beti ez da egon dirurik, orduan, dirua esistitzen ez zenean, ez zegoen ekonomiarik?

EKONOMIAREN FUNTSA

Hemen klikatzen, ekonomiaren definizio batzuk  aurkituko dituzu, gehien gustatzen zaizuna edo hobeto ulertzen duzuna hartu edo zure definizio propioa egin.

*DIRUA

Zer da dirua?  Estatuek egin dezakete nahi duten diru kantitatea? horrela izango balitz, zergatik hainbeste momentu larri ekonomian? Ematen du  ez dela hain erreza.

Pentsatu behar duzu dirua esistitu baino lehen ekonomia ere zegoela. Pertsonek  bere premiak asetzeko, hau da janaria, arropa, etxea, e.a. lortzeko lan egiten eta truke ekonomia egiten zuten  gauzeei, bere garrantziaren arabera, balore bat ematen, adibidez:  zapata pare bat oilo batengatik, demagun.

Dirua zer den azaltzeko ipuin bat

Orain, imajina ezazu truke ekonomia egiten zuen herri bat. Han bizi da  Txomin, baserritarra, eta   egun batean zapata pare bat behar du, orduan  zapatagilearengana joaten da.  Zapatariak zapata parearen truke oilazko bat eskatzen dio. Txominek zapatariari   horrela dio: ” beitu, momentu honetan ez dut eskura oilazkorik, baina oilo arraultz askorekin ditut eta hurrengo hilabeteetan emango dizut oilazkoa”.  Zapatariak sinesten dio, Txomin pertsona fidagarria da eta, baina ez ahazteko eskatzen dio paper sinatuta  esanez oilazko batengatik balio duela.  Hurrengo astean zapatariak irina  behar du eta errotariarengana joaten da, baina errotariak esaten dio zapatak ez dituela behar eta ea zer eman diezaioke irina sakuren truke.  Orduan zapatariak oilazkoren papera  gogoratzen du eta azaltzen dio errotariari norena den. Errotaria oso pozik, oilazkoa asko gustatzen zaiolako eta Txomin baserritar ona eta zintzo da eta, hartzen dio papera. Horrela, paper hori, oilazko batengatik balio zuena, joaten da eskuz esku pasatzen. Baina egun batean Txomiren baserrian sute bat sortzen da eta dena galtzen du. Hurrengo egunean paper hori ez du inork hartu nahi guztiek dakitelako paper hutsa dela eta  ez dagoela oilazkorik.

Txominek sinatu zuen paperak dirua bezala funtzionatu zuen. Atzean bazegoen ondasun edo balio zehatz bat, denok ezagutzen zutena. Baina oilazko  hori desagertu ostean paper horrek ez zuen ezer ere balio eta papera besterik ez zen. Gure gizartean gauza bera gertatzen da. Estatuek merkatuan jartzen duten dirua, uztezko balio baten ikurra eta kontu unitatea da. Ezin dute herri batean dagoen aberastasuna baino diru gehiago egin, bestela diru horrek ez du atzean izango balorik  eta fenomeno horri inflazioa deritzo. Ulertu duzu ipuina? guztiz erreala da eta.

DIRUA

  Diruaren historia

  Orrialde honetan diruaren historia aurkituko  duzu, edo hemen ere.

Nahi baduzu Diruari buruz lan bat egin. Bilatzen duzun informazioarekin Gidoi bat egin beharko duzu eta gero zure gaia antolakuntza horren arabera azaldu. Azkenean konklusioak eta Webgrafia (bibliografia) jarri beharko duzu.  (Lana eskuz egin beharko duzu)

  

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s