Monthly Archives: Iraila 2014

EKONOMIA SISTEMAK

Ekonomia nola antolatzen den eta nola burutzen den emango digu sistema ekonomiko batek edo beste batek. Batez ere sistema ekonomiko daude, edo ekonomia antolatzeko eta gauzatzeko bi modu, oso desberinak gainera: sozialista edo planifikatua eta kapitalista edo merkatu-ekonomia, baina haien artean hirugarren sistema aurkitzen da,sozialdemokrazia Bi sistema hauen artean dauden desberdintasunak ondo ezagutzeko hantxe klikatzen informazio egokia aurkituko duzu.

Orain sistema kapitalistari buruz sakonduko dugu pixka bat. Sistema honi merkatu-ekonomia ere deitzen zaio.

Zer da neoliberalismoa? zertan datza? nor da Milton Friedman eta zer defendatzen du?  eta zer da keynesianismo? Azken link honetan bideo bat dago eta klasean ikusiko eta komentatuko dugu.funciones estado

Ekonomian badago sektor publikoa eta sektor pribatua.  Zein izan behar da Estatuaren betekizuna? Teorías económicas y la función del Estado.

Hurrengo bi sistema ekonomioen artean Ongizate-estatuaren sistema ekonomikoa dago. Sistema honen bultzatzailea Keynes izan zen. Berak merkatu-liibreko ekonomia kapitalista onartzen zuen baina Estatuari ekonomia erregulatzearen beharra errekonozitzen zion.

LIBERALISMO EKONOMIKOAA  MARXISMOA
  • Bere sortzailea Adam Smith izan zen.
  • Lehentasun osoa ematen dio merkatu libreari
  • Norbanakoa da bere interesen aldeko epailerik onena.
  • Horretarako askatasuna izan behar du.
  • Bakoitzak bere interesen alde egiten duen heinean, taldearen ongizatea lortzen lagunduko du.
  • Estatuak ez du ekonomian eskua sartu behar
  • Bere sortzailea Karl Marx izan zen.
  • Lehentasuna estatuaren eskuhartzeari (interbentzionismoa) ematen dio.
  • Ongizate kolektiboa bilatzen da berdintasunean oinarriturik
  • Askatasun ekonomikoak, aldiz, desberdintasun sozialak areagotzen ditu.
  • Estatuak ekonomia planifikatu eta erabaki ekonomiko guztiak hartzen ditu.
Hurrengoan klikatu

Sistema ekonomikoak    (Kontzeptu-mapa)

 

Nola funtzionatzen duen  sist kapitalista

 

Como funciona sist. capitalista

Ekonomia gaia eskemetan

EKONOMIA, DIRUA, INFLAZIOA, AKZIOAK,….

Uf, zein gai zaila hasi garen! esango duzue seguraski. Zenbat kontzeptu berri eta ulergaitza. Honetaz telekomunikabideetan  etengabe entzuten da eta ia inoiz ulertzen da zer gertatzen den, ala badakite ekonomilariek krisi ekonomikoa hau konpontzen?

Ez izutu, krisia ez dugu konponduko, baina gauza batzuk oinarrizko moduan ulertu bai.

Klasean ematen diren azalpenak osatzeko, bila ezazu  hurrengo kontzeptuei buruzko informazio pixka bat eta, zure definizio-zerrenda joango zara egiten. Hau jakina baduzu askoz errezagoa izango zaizu gainerako gauzak ulertzea.

 * EKONOMIA. hitz  hau “bestia negra” da. Badakigu zuentzat ekonomia dirua dela baina, beti ez da egon dirurik, orduan, dirua esistitzen ez zenean, ez zegoen ekonomiarik?

EKONOMIAREN FUNTSA

Hemen klikatzen, ekonomiaren definizio batzuk  aurkituko dituzu, gehien gustatzen zaizuna edo hobeto ulertzen duzuna hartu edo zure definizio propioa egin.

*DIRUA

Zer da dirua?  Estatuek egin dezakete nahi duten diru kantitatea? horrela izango balitz, zergatik hainbeste momentu larri ekonomian? Ematen du  ez dela hain erreza.

Pentsatu behar duzu dirua esistitu baino lehen ekonomia ere zegoela. Pertsonek  bere premiak asetzeko, hau da janaria, arropa, etxea, e.a. lortzeko lan egiten eta truke ekonomia egiten zuten  gauzeei, bere garrantziaren arabera, balore bat ematen, adibidez:  zapata pare bat oilo batengatik, demagun.

Dirua zer den azaltzeko ipuin bat

Orain, imajina ezazu truke ekonomia egiten zuen herri bat. Han bizi da  Txomin, baserritarra, eta   egun batean zapata pare bat behar du, orduan  zapatagilearengana joaten da.  Zapatariak zapata parearen truke oilazko bat eskatzen dio. Txominek zapatariari   horrela dio: ” beitu, momentu honetan ez dut eskura oilazkorik, baina oilo arraultz askorekin ditut eta hurrengo hilabeteetan emango dizut oilazkoa”.  Zapatariak sinesten dio, Txomin pertsona fidagarria da eta, baina ez ahazteko eskatzen dio paper sinatuta  esanez oilazko batengatik balio duela.  Hurrengo astean zapatariak irina  behar du eta errotariarengana joaten da, baina errotariak esaten dio zapatak ez dituela behar eta ea zer eman diezaioke irina sakuren truke.  Orduan zapatariak oilazkoren papera  gogoratzen du eta azaltzen dio errotariari norena den. Errotaria oso pozik, oilazkoa asko gustatzen zaiolako eta Txomin baserritar ona eta zintzo da eta, hartzen dio papera. Horrela, paper hori, oilazko batengatik balio zuena, joaten da eskuz esku pasatzen. Baina egun batean Txomiren baserrian sute bat sortzen da eta dena galtzen du. Hurrengo egunean paper hori ez du inork hartu nahi guztiek dakitelako paper hutsa dela eta  ez dagoela oilazkorik.

Txominek sinatu zuen paperak dirua bezala funtzionatu zuen. Atzean bazegoen ondasun edo balio zehatz bat, denok ezagutzen zutena. Baina oilazko  hori desagertu ostean paper horrek ez zuen ezer ere balio eta papera besterik ez zen. Gure gizartean gauza bera gertatzen da. Estatuek merkatuan jartzen duten dirua, uztezko balio baten ikurra eta kontu unitatea da. Ezin dute herri batean dagoen aberastasuna baino diru gehiago egin, bestela diru horrek ez du atzean izango balorik  eta fenomeno horri inflazioa deritzo. Ulertu duzu ipuina? guztiz erreala da eta.

DIRUA

  Diruaren historia

  Orrialde honetan diruaren historia aurkituko  duzu, edo hemen ere.

Nahi baduzu Diruari buruz lan bat egin. Bilatzen duzun informazioarekin Gidoi bat egin beharko duzu eta gero zure gaia antolakuntza horren arabera azaldu. Azkenean konklusioak eta Webgrafia (bibliografia) jarri beharko duzu.  (Lana eskuz egin beharko duzu)