Monthly Archives: azaroa 2012

KANBOIA

Diego Arroyo espainiar argazkilari ssutsua da. Bere mundu-zeharkako bidaietan herrialdeen jendearen irribarrea, begirada, keinuak aztertzen ditu jendearen benetako esentzia bilatzeko asmoz.  Bere argazkiak egiterakoan jendearen begien atzean dagoen historia azalarazten du.

Kanboiari buruz egin zuen erreportaia hemen duzu ikusteko eta gozatzeko.

Advertisements

KONSTITUZIOA ETA AUZITEGI KONSTITUZIONALA

Ikusi dugu Konstituzioan Estatuaren antolamenduaz gain  hiritarren eskubideak eta betebeharrak ere biltzen direla. Eta, Auzitegi Konstituzionala zertarako balio du? Auzitegi honen betebeharra da konstituzioa  eta,  horrekin,  estatua eta hirritarren eskubideak ez direla urratzen.  Horrela ikus dezakezu hurrengo berrietan. Duela gutxi ikusi genuen nola Konstituzio Auzitegiak errefusatu zuen PP-k homosexualen ezkontzaren kontra egindako errekurtsoa. Eta gaur Euroa errezetagaitik atzera bota egin du ere.

NBE-en erakunde batzuk: UNICEF, UNESCO, FAO

NBE-ren barruan beste erakunde batzuk daude,  garrantzitsuenei buruz informazio pixka bat bilatu beharko duzu.

Zer da Unicef?  Zeintzuk dira bere betekizun garrantzitsuenak? Zeintzuk bere lehentasunak? 

Izenda itzazu Unicef-ek dituen programa batzuk.

Zer da UNESCO

Non dauka bere egoitza?

Zertan lan egiten du UNESCO-k? Zeintzuk dira bere helburu garrantzitsuenak?

 Zer da FAO ?. Zeintzuk dira bere helburuak? Zein da FAO-ren zereginak duen inpaktua?  Hori web gune horretan sartzen zuk asmatu beharko duzu. 

Nola finantzatzen da FAO? nondik ateratzen dira baliabideak funtzionatzeko eta laguntzeko?                                     

FAO-ren arabera, badaude  herririk   diru-sartze eta elikagaien gabezi larriekin?   Zein kontinentek du halako herri gehiago?  Zenbat?  Aipatu 6 herrialde behintzat. Zein da beste kontinente bat elikagai gabezi larriekin?Zein da BPG per capita konsideratzeko herrialdeak elikagaien gabezi larrian daudela? 

Zein da gure BPG per capita?

Hurrengo irudian klikatzen Elikaduraren segurtasun faltari buruzko infografia ikus dezakezu