Monthly Archives: Iraila 2012

ANTOLAKETA POLITIKOA

Lurra oso, oso aintzina da, Estatuak  eta nazioak  oso berriak dira eta ideologia batzuk, liberalismoa, marxismoa eta nazionalismoa oso gazteak dira.  Begiratzen badugu gaurko mapa politikoa, ikusten duguna, estatuak, mugak e.a., historiako prozesu luzearen ondorio da. Prozesu honen gailurra 1492an Amerika aurkitzean lortu zen; une horretatik aurrera, Europako estatuak –Espainia, Portugal, Frantzia, Holanda eta Erresuma Batua– beste kontinente batzuetako lurrak konkistatzen eta kolonizatzen hasi ziren; lurralde horiek konkistatu eta gero, mendekotasun-erlazioak ezarri zituzten. Kolonia horiek XVIII. mendean (Estatu Batuak) eta XIX. mendearen hasieran (Latinoamerikako errepublikak) mende berberaren bigarren erdian Italia eta Alemania; XX. mendearen bigarren erdialdean (Afrikako, Asiako eta Ozeaniako herrialdeak) sortu ziren estatu berrien ernamuina izan ziren. XX mendearen amaieran ere, SESB eta horren estatu sateliteak desegin zirenean, estatu berriak sortu ziren Europa eta Asiako mapan.

Zer da Estatua zuretzat? zeintzuk dira bere osagaiak? Zenbat estatua antolatzeko era daude? Honetaz eta gehiago hurrengo egunetan ikasiko dugu. Gai honetaz laguntza edukitzeko, ideiak zabaltzeko eta informazioa jasotzeko  Gure blogeen atalean link oso interesgarria duzu.

Hasiko gara hurrengo  kontzeptuei buruz galderak egiten. Seguraski hamaika zalantza sortuko zaizkizu, hori oso sanoa da, zer egin zalantzak argitzeko? informazio jaso eta zure aurretiazko iritziarekin alderatu, zure buruari galderak egin eta azkenean kontzeptua azaldu zure hitzekin, hau oso inportantea da. Ez du balioko definizioa hartzea eta kopiatzea, handik ez baitu benetako ezagutza sotzen.

Zer da Politika? Benetan gaur egun politikak eta politikariek prestigio guztia galdu dute, baina gaur egun egiten den politika mota ez da politika modu bakarra. Gaur egun Politika eta Etikaren arteko eralazioa apurtu egin da baina beti ez da horrela izan. Ikertu pixka bat. Zure ustez, zeintzuk izan beharko ziren Politika egiteko lau edo bost zutabe nagusiak?

Zer da Estatua?, Zeintzuk dira bere osagaiak? aurreko linkean organigrama bat agertzen da, ondo aztertu ostean erantzutea ez zaizu zaila izango .  Estatu bat izateko zein izango da  lehenengo eta ezinbesteko  osagai? edota bigarrena? Non aurkitzen dira Nazioa eta Estatuaren arteko ezberdintasunak? Edo gauza bera dira? Zein da Estatuaren egitura eratzailea?

Zein Estatu mota daude? Edo beste modu batean esanda, zenbat Estatu antolamendu mota daude? Zer da edota zertan datza  Botere politikoa?

Zer da Erregimen Politikoa? Zenbat Erregimen politiko ezagutzen duzu?

Zenbat gobernu mota  daude? Jakingo zenuke munduan dauden gobernu mota ezberdin b akoitzeko herrialde bat izendatu?

Advertisements

KENIARI BURUZKO IZUGARRIZKO ARGAZKIAK

Diego Arroyok argazkilari bikainak Keniari buruzko erreportai ederra egin du

Euskal Herriko Geografiaren birpasa

mapa fisikoa

Euskal Herrian bizi gara eta Euskal Herri herri txikitxo, menditsu eta geografia anitsekoa da. Badakizu zeintzuk diren bere mendilerro nagusiak? Ezagutzen dituzu herrien artean dauden ibaiak edota mendiak eta horiek errepideak eta beste azpiegitura motak egiteko suposatu duten oztopoak?

Gure herria ezagutzeko eta hobeto ulertzeko ingurua ezagutu behar izaten dugu eta nahiz eta aurreko urteetan ikasi, orain birpasatuko dugu pixka bat.

JARDUERA:

Joan https://maps.google.es/maps?hl=es – era eta Euskadin kokatzen jarri Earth modalitatean eta hurrengoa  bila ezazu:

-Urrunagako urtegia

-Gorbeia mendia

-Bilbotik  Gasteizera joateko zein herri zeharkatzen dituzten errepideek? Bi errepide nagusien artean zer geratzen da erdian?

– Orain mapa modalitatean jarri eta bila itzazu hururengo herriak eta mapan jarri: Balmaseda, Durango,

– Mapa modalitatean jarri orain eta hartu A-8ko autopista (E-70) eta Bilbotik Donostiaraino bila itzazu zeharkatzen diren herri nagusiak. Mapa mutu batean ipintzen joan beharko zara. Bila itzazu bidean aurkitzen diren mendi batzuk: Anboto, Udalaitz, Urko, Mendizorrotz, Aiako Harria, Larrun, eta mzuren mapan kokatu.

Orain Bilbotik ateratzen zara eta Arrigorriagan  E-804 autopista hartzen dugu, autopista honekin nora joan zaitezke?  Zu Gasteizera joan beharko zara, zein errepiderik hartu beharko duzu? nondik pasatzen da?

  Gasteiztik Iruñera joateko, zein errepiderik hartu beharko duzu? Errepide horrek nora eramaten zaitu ez bazara desbideratzen? Non desbideratu beharko zara? Zein mendigune geratzen zaizu leku horren hegoaldean? eta iparraldean? Iruñara joateko zein herritik pasatu zara? Nondik sartzen zara Iruñan, I-, H-, E- edo Mendebaldetik? Hegoaldetik sartzeko zein errepide hartu beharko zenuke? Zein herri garrantzitsuetatik pasatu?

-Bila ezazu herri nagusiei buruzko informazioa: inguruko erliebea, populazioa,  jarduera ekonomikoak,…

-Orain, berriro satelite moduan jarri eta hurrengoa bila ezazu:

        – Sierra de Aitzgorri

        – Sierra de Aralar

        – Txindoki

       – Urbasa

       – Zer igarotzen da Aralar eta Urbasa mendiserren artean? Nora joateko

  – Gasteiztik Nafarrora joateko, zein errepide hartuko zenuke? adierazi zure ibilbidea mapa batean. Seinala itzazu zeharkatzen dituzun herri nagusiak.

– Satelite modalitatean jarrita bila ezazu Gasteizko Mendiak (bilatzailea erabiltzen baduzu erderaz jarri beharko duzu: Montes de Vitoria). Zzure mapan seinaltu.

-Non geratzen da Trebiñoko konderria, zergatik jartzen da Gastela-Leon?

-Eta Trebiñoko hegoaldean zer geratzen da? Jarri mapan.

Orain ibaiak geratzen zaizkigu, Atlas bat edo interneten, flash mapak erabiltzen bilatu eta mapa batean kokatu. Jarri ibaien ertzeetan populaketa garrantzitsuenak.

Eibar, eta  Arrasate, zein ibai ertzetan aurkitzen dira? Zein da Donostian itsasoratzen den ibaia? Zein ibai heltzen da Hondarribiako Txingudi badiara? Zein da Orioko ibaia?

Baias non jaiotzen da? norantz abiatzen da? eta Aiuda ibaia?.

Zein da Iruñako ibaia? non  botatzen ditu bere urak?

MAPAK ETA KARTOGRAFIA

Zer da Mapa bat?    Lur osoaren edo zati baten irudikapena azal lauan. Lurra biribila (esfera) denez  plano lau batera pasatzeak arazo asko sortzen ditu.  Mapak egiteaz arduratzen den zientzia kartografia da.

Kartografoak aspalditik ari dira prozedura desberdinak asmatzen eta erabiltzen lurra plano batean irudikatzeko. Lurrak,  gainera, ez du forma eskerikoa hain zuzen baizik eta zerbait antxekoa,  hori delaeta elipsoide bat dela esan behar da. Elipsoide horretatik plano laura igarotzean distantziak mantentzen badira, angeluak eta azalerak distortsionatu egiten dira. Eta azalerak zehatz-mehatz adierazten badira, formak, angeluak eta distantziak zapaltzen dira. Hori dela eta, mapa bat egitean aukeratu behar da zer errespetatu gehien batean.

Lurraren gainazal esferikoa plano batera pasatzeko ahalik eta deformazio gutxiago egiten sistema kartografikoak erabiltzen dira. 

klikatu hemen kuriositate batzuk ikusteko

  http://www.microsiervos.com/archivo/mundoreal/formas-ingeniosas-desdoblar-globo-terrestre.html-tik hartuta

  • Zer da Proiekzio Kartografikoa?

Paraleloen eta meridianoen sarearen bitartez lurreko  gainazal kurbako puntu bat plano lau batera igarotzea baimentzen duen sistema da. Proiekzio sistema asko daude baina garrantzitsuenak hiru dira:

Proiekzio zilindrikoa

  • Proiekzio konikoa

Europako mapa proiekzio zilindrikoan eginda, konturatu nola meridianoak polorantz abiatzen direla.

  • Proiekzio ozimutala edo zenitala

Proiekzio azimutala edo proiekzio zenitala da lurreko zati bat aukeratutako puntuko esferarako plano ukitzailearen gainean proiektatzea lortzen dena

2012-2013 IKASTURTE BERRIA